logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak premiazko neurriak adostu dituzte, egungo egoera ekonomikoak gehien kaltetutako sektoreei likidezia emateko


Ampliar


Ampliar

Ramiro González, Unai Rementeria eta Markel Olano diputatu nagusiek aurreratu dituzte hiru erakundeen artean adostutako neurriak, langile autonomoak, mikroenpresak eta enpresa txikiak kalte ekonomikoetatik babestea helburu dutenak

Neurri horiek honako hauek dira: zergen ordainketa geroratzea, PFEZren ordainketa zatikatuak salbuestea eta gastuak konpentsatzeko forfait-a handitzea, bereziki errepideko garraioaren, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren sektoreentzako. Era berean, lehen sektorerako diru-laguntzen lerro berri bat onartuko dute aldundiek

Partekatu berria
Gasteiz, 2022ko martxoaren 29a. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek neurri sorta bat adostu dute egungo egoera ekonomiko globalaren ondorioen eraginpean dauden eragile ekonomikoen likidezia indartzeko. Egoera horren ezaugarri nagusiak dira inflazioa eta energiaren eta lehengaien kostuen igoera, bai eta horiek ekoizpen-katean dituzten ondorioak ere. Testuinguru horretan, eta COVID-19aren pandemiak sortutako krisiaren aurrean egin zuten bezala, foru aldundiek aparteko neurriak hartu dituzte sare ekonomikoaren sektore ahulenetan egoera hau izaten ari den eragin negatiboa arintzeko, hala nola enpresa txikietan, mikroenpresetan eta langile autonomoetan.

Argazki bilduma

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa

Áreas: [OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTUAK] [Diputatu nagusia]