logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Amurrion futbolaren eta euskararen arteko topaketa bat ospatu da Lurraldeko 150 gazterekin


Ampliar

Lexuri Ugarte Euskara eta Gobernu Irekiko zuzendaria lehiakortasunik gabeko jardunaldi honetan parte hartu duten 18 taldeekin izan da

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 28a. Arabako Foru Aldundia Amurrion egin zen futbolaren eta euskararen Arabako bigarren neurketan izan zen atzo. Lexuri Ugarte Euskara eta Gobernu Irekiko zuzendaria Lurraldeko hainbat lekutako 150 gazte baino gehiagorekin izan zen, Refor Kirol instalazioetan bildu bait ziren, izaera ludikoko jardunaldi batean.

Parte hartu zuten 18 taldeek 15 minutuko 4 partida jokatu zituzten, euskara beti hizkuntza nagusi gisa erabiliz, eta ondoren egunaz gozatzen jarraitu zuten, bazkari batekin eta Korrika 2022ren aldeko argazki batekin.
Áreas: [EUSKARA]