Sailaren digitalizazioan beste urrats bat da, zergen arloko kontsultei erantzuteko interakzio eraginkorragoa ahalbidetzen duena
Partekatu berria
Gasteiz, 2022ko martxoaren 24a. Arabako Foru Aldundiko Ogasun Sailak beste urrats bat egin du saila bera digitalizatzeko, eta kontsultak egiteko formulario berri bat prestatu du web.araba.eus/eu/ogasuna/ogasunarekin-harremanetan-jarri web orrian, herritarrei zerga arloko kontsultetan arreta hobea emateko eta eraginkorrago izateko.