Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 19a. Arabako Foru Aldundiko Mahastizaintza eta Enologia Zerbitzuak 2021eko mahats-bilketatik aurrera ekoitzitako ardoen azterketa amaitu du, eta, Arabako Errioxako uztaren balorazio orokorrarekin batera, 2021eko urtea «bikaina» dela esan du. Hori da Guardiako Ardoaren Etxeak egindako txostenaren ondorio nagusia. Bertan azpimarratzen denez, parametro analitiko bikainak eta analisi sentsorial benetan gogobetegarria dituzten ardoen aurrean gaude, egindako dastatzeen arabera.
Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa