Gasteiz, 2022ko martxoaren 14a. Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala aisialdian eta kirolean euskara sustatzeko hainbat bide bilatzen ari dira 2014tik, sektoreko pertsonentzat. Oraingo honetan, bi erakundeek gida bat argitaratzea erabaki dute, arlo horietan lan egiten duten hezitzaileei euskararen erabileran eragiteko kontuan hartu beharreko irizpide interesgarriak proposatzeko. Baliabidearen aurkezpenean Iñaki Gurtubai Gasteizko Udaleko Euskara zinegotzia eta Lexuri Ugarte Arabako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria egon dira.
Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa
Hezitzaileentzako gida