Bilbo, 2022ko martxoak 11. Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek euskarazko hedabideen jarduera diruz laguntzeko hitzarmena beste hiru urterako berritu dute gaur. Bigarren aldia da hitzarmen hau sinatzen dela. Lehenengoa 2019an izan zen. Euskara hutsezko hedabideen finantzazio markoa adostea helburutzat duen akordioak lankidetza du oinarri eta euskara hutsezko hedabideak diruz laguntzeko irizpideak bateratzen ditu, hedabide horiek kudeatzen dituzten enpresa egiturak indartuz eta banatu diren dirulaguntzen estaldura maila orekatuz.
Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa