Gasteiz, 2022ko martxoaren 4a. Aurten, 2022an, Gasteiz European Green Capital izendatu zeneko hamargarren urteurrena ospatuko da; orain arte estatuan titulu hori lortu duen hiri bakarra da. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak, Vital Fundazioak eta Gasteizko Udalak indarrak batu dituzte titulu horren urteurrena alderdi teknikotik zein ludikotik ospatzeko. Izan ere, "titulu horrek, aitortza adierazteaz gain, bultzada handia eman die Gasteizko jasangarritasun-politikei eta, hedaduraz, lurraldekoei zein Euskadikoei. Europako Hiriburutza Berdeari esker, hiriburua jasangarritasunaren erreferente bihurtu da estatuan eta Europan, eta jasangarritasunaren marka gure mugetatik haratago esportatzea ahalbidetu du horrek. Gasteizek, 10 urte geroago ere, estatuko eta nazioarteko eredua izaten jarraitzen du", azpimarratu du Gorka Urtaran alkateak.
Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa