Gasteiz, 2022ko martxoaren 4a. Aste honetan argitaratu da ALHAOn Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko enklabean partikularrek sustatutako kultura ondare higiezina kontserbatu eta/edo zaharberritzeko esku hartzeetarako dirulaguntzen deialdia, zeina Kultura eta Kirol Saileko Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuak kudeatzen baitu. Dirulaguntza hau A Planean sortu zen iaz eta jarraiko bigarren urtez ateratzen da 135.000 eurorekin eta 30.000 eurora arteko laguntzekin eskatzaile bakoitzeko.
Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa