logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako diputatu nagusiak Guardian Automotive enpresaren Laudioko instalazioa bisitatu du, kurbatzeko labe berri batean egindako inbertsioa dela eta


Ampliar

Guardianek 8 milioi euro inbertituko ditu ohiko labeak baino energia-kontsumo txikiagoa duten azken belaunaldiko eguzki-sabai edo irudi-proiekzioak bezalako teknologiekin produktuak fabrikatzeko gai den kurbatzeko labe berri batean

Diputatu nagusiak nabarmendu egin du Guardian Automotivek Aiaraldean sare ekonomikoari eta enpleguari eusteko hartu duen konpromisoa, eskualdean bizi den testuinguru nahaspilatsuan

Partekatu berria
Laudio, 2021eko uztailaren 5a. Guardian Automotive automobilentzako beirazko soluzioetan adituak Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiaren bisita jaso du gaur Laudioko bere lantegian. Pilar García de Salazar Arabako Foru Aldundiko Ekonomiaren Garapen, Berrikuntza eta Erronka demografikoko diputatuarekin batera, Asier Unibaso Guardian Automotiveko Operazio zuzendaria, Laura Álvarez Merkataritza zuzendaria eta Ricardo Ibáñez Finantza zuzendaria izan ditu lagun konpainiako instalazioak eta hazkunde-planak bertatik bertara ezagutzeko.

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa

Áreas: [EKONOMIA GARAPENA] [Diputatu nagusia] [Lehen diputatu nagusiordea eta Ekonomia Garapenaren, Berrikuntza eta Demografia Erronka Saileko foru diputatua]