logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak egoiliarren, familien eta profesionalen arteko "harremanetan oinarritutako" arreta eredu berri bat jarri du abian


Ampliar

Gizarea eredu berritzailea da, pertsonarengan oinarritutako arretaz haratago doa, eta "zer nahi edo behar duten adierazi ezin duten" taldeetara iritsiko da

Emilio Solak iragarri duenez, proiektu pilotua dementzia larria duten adinekoetan espezializatutako Lakua egoitzan eta desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako Etxebidea egoitzan egingo da

Gizarte-arretako eredu berria / Nuevo modelo de atención social from Arabako Foru Aldundia on Vimeo.

Partekatu berria
Gasteiz, 2021eko ekainaren 17a. GOFE Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen egoitzak arreta eredu berri bat ezartzen hasiko dira, gaur egun abiapuntu den pertsonarengan oinarritutako arreta eredutik haratago doana, “zer nahi edo behar duten adierazi ezin duten" pertsonen bizi kalitatea hobetzea lortzeko. Arreta eredu berria "harremanetan oinarrituta dago" eta "dementzia larria duten pertsonen zainketak eta egoiliarren, senideen, langileen eta komunitatearen arteko harremanak hobetu nahi ditu". "Zainketetan familien inplikazio handiagoa eta profesionalen inplikazio emozional handiagoa lortu nahi ditugu".

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]