logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundia lanean ari da NPB berria nekazari profesionalei laguntzeko izan dadin


Ampliar

Lehen zirriborroa uztailaren amaierarako egongo da prest, eta "abeletxetik mahaira" bezalako ingurumen eta klima praktikak barne hartuko ditu

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 20a. Arabako Foru Aldundia Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) negoziazioan murgilduta dago. Azken hilabeteotan, Nekazaritza Saila gainerako aldundiekin eta Eusko Jaurlaritzarekin bildu da Ministerioari jarrera bateratua emateko, bai eta sektoreko eragileekin ere, Europako nekazaritzaren etorkizuneko funtsezko ildo berriak izango direnetan aurrera egiteko. Foru-erakundeak argi dauka zein nahi duen Arabako nekazaritza-politika izatea 2023-27 aldirako, eta bere helburuen artean dago NPB berria baliagarria izatea nekazari profesionalek benetako babesa izan dezaten. "Benetako nekazariaren figura berria indartuta ateratzea nahi dugu; horretarako, nekazaritza diru-sarrera nagusitzat duten pertsonak finkatzeko eta pertsona gehiagok bizitzeko modu gisa horren alde egiteko balioko duten neurriak proposatu ditugu", azaldu du Eduardo Aguinaco Nekazaritza diputatuak Batzar Nagusietan.

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa

Áreas: [NEKAZARITZA]