logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Indesa 2010 enplegu zentro bereziak plantilla handitzea lortu du pandemiak eragindako urtean


Ampliar

Gero eta lan aukera gehiago ematen die desgaitasuna duten pertsonei Araban, dagoeneko plantillaren % 91 baitira

Emilio Sola foru diputatuak azpimarratu duenez, "langileen herenak inguruk funtsezko sektoreetan egiten du lan, eta aurrez aurre aritu zen lanean konfinamenduan"

Partekatu berria
Gasteiz, 2021eko apirilaren 15a. Indesa 2010 ekimen sozialeko enplegu zentro bereziak enpleguari eustea lortu du, bai eta plantilla “% 2 inguru” haztea ere 2020an, "covid-19ak eragindako pandemiak erabat markatutako ekitaldian". Guztira, 918 langile ditu, eta horietatik % 91k (838) desgaitasunen bat du. Hala adierazi du Emilio Sola Gizarte Politiken Saileko foru diputatuak, Araban desgaitasuna duten pertsonei enplegu aukerak ematen dizkien sozietate publiko horren 2020ko ekitaldiko balantzearen laburpen gisa.

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]