logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Foru Aldundia okil ertainaren ohiturak ikertzen ari da Izkin, hegazti horren populazioa erreferentzia puntua baita Iberiar Penintsulan.


Ampliar

Egunero okil espezie horren ale gazteen jarraipena eginez, Arabako Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak, Hazi Fundazioarekin elkarlanean, ezagutu nahi du nola sakabanatzen diren eta zergatik aukeratu duten Izkiko parke naturala, eta ez gure lurraldeko beste amezti batzuk. Ikerkerlan hau, Pirineoen bi aldeetako 17 bazkidek parte hartzen duten POCTEFA Habios europar proiektuaren osagai da.

Pico mediano
Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 17a. Arabako Foru Aldundia, Hazi Fundazioarekin elkarlanean, ikertzen ari da egun hauetan okil ertainaren (Leiopicus medius) portaera eta sakabanatze ohiturak. Hegazti horren Izkiko parke naturaleko populazioa Iberiar Penintsulakoaren % 30 da kasik.

Lan hori POCTEFA Habios europar proiektuaren osagai da. Proiektu horretan, Pirineoen bi aldeetako 17 bazkide ari dira elkarlanean, basoko eta mendiko hegaztiak hobeki zaintzeko xedeaz. Arabako Lurralde Historikoan, lanak Izkiko okil ertainari buruzko ikerketa du ardatz. Beste lurralde batzuetan, berriz, hala nola Gipuzkoan, Nafarroan, Aragoien, Katalunian eta Frantzian, beste espezie batzuen habitatak eta ohiturak aztertzen dira: besteak beste, okil beltza, okil gibelnabarra, basoilarra, lagopodo zuria eta eper grisa.

Okil ertaina Izkiko parke naturalaren ikurra da, baso eskosistemen kalitatearen adierazle bat eta Arabako biodibertsitatea mantentzeko espezie garrantzitsuenetako bat. Baita ere, Arabako Foru Aldundiko eta Hazi Fundazioko teknikariak egiten ari diren ikerlanaren gaia da. Argitu nahi dituzten enigmetako bat da zergatik ez den kokatzen hegazti hau orobat egoera onean iraun duten Arabako beste amezti batzuetan. Horrengatik, eraztunak eta irrati igorgailu txikiak ipini dizkiete 15 hegazti gazteri, haien bidez urrundik jarraitu eta lokalizatu ahal izateko. Era horretan, jakin nahi dute ea Izkin gelditzen diren, kanpora irteten diren eta Arabako beste amezti batzuetan kokatzen diren, edo beste arrazoiren bat badagoen parke natural hau bakarrik aukeratu dezaten beren sakabanatze sasoian.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [INGURUMENA]