logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Transonuba taldeak Aguraingo bere base logistikoa indartuko du, Araba Garapen Agentziaren laguntzarekin


Ampliar


Ampliar

Huelvako enpresak 7.000 m2-ko lurzati bat erosi du, Arabako industria lurzorua sustatzeko foru sozietatearekin egindako akordioari esker

Partekatu berria
Gasteiz, 2017ko maiatzaren 24a. Grupo Transonuba SL (GTO) eta Araba Garapen Agentzia (AGA) akordio batera iritsi dira garraio enpresak 7.000 m2-ko lurzati bat erosi dezan Aguraingo industrialdean, eta horri esker bultzada handia emango dio huelvar taldeak Lautadan duen base logistikoari. Pilar García de Salazar diputatu nagusiordeak eta Esteban Sánchez Bernabé konpainiako presidenteak izan dute ardura salerosketa izenpetzeko; “Akordio horrek erakusten du enpresek konfiantza dutela lurraldean, ardatz logistiko eta Europarako lotune den aldetik”, azaldu du Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatuak.

GTO enpresa 1985ean sortu zen, eta errepideko garraioan eta kontrolpeko tenperaturaren logistikan dihardu, Estatuan zein nazioartean. Gaur egun, 350 hozkailu ibilgailu baino gehiagoko flota dauka. 2000. urtean, lehenengo base logistikoa inauguratu zuten Nieblan (Huelva), 70.000 m2 baino gehiagoko azalera duena, eta izandako hazkundeari esker, 2015. urtean instalazio batzuk erosi zituzten Agurainen, Europara eta Iberiar Penintsularen iparraldera begira sendotze ardatz bihurtzeko helburuarekin. Horrez gain, eta enpresa nazioartekoa ere badenez, merkataritza bulego bat dauka Belgikan, eta nodo logistikoen sarea Marokon, Frantzian eta Holandan. Horrek guztiak nazioartean erreferente bihurtu du GTO, jarduera logistikoen zerbitzu integralaren arloan. Hain zuzen, jarduera horien artean daude produktuen biltegiratzea, sendotzea eta cross-dockinga, eta zama osoen zein zatikatuen distantzia luzeko garraioa. GTOk batez beste 450 laguneko plantilla dauka.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu