logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Ekintzailetza aldarrikatuko du Araba Ekinean-ek, gizartearen erronka berriei aurre egiteko, eta maiatzera aurreratu ditu ekitaldi nagusiak


Ampliar

Edizio honetako ekintza nagusiak maiatzaren 19an eta 25ean izango dira, eta Ekin Day-k formatu berriak izango ditu

Gaur abiatuko da “Zure ideiak balio du” lehiaketaren 18. edizioa; 10 kategoria izango ditu eta 11.000 eurotik gora banatuko du sarietan

Lehiaketaren jarduerak joan den asteartean hasi ziren, eta otsailaren 2ra arte jarraituko dute, Gasteizko Santa Barbara plazan izango den Eskola Enpresen Azokarekin

Partekatu berria
Arabako ekintzailetzaren ekosistema babestuko du Araba Ekinean-ek 2022an, jarduera eta ekitaldien programa zabal bat garatuz urte osoan zehar online, lurraldeko ekintzaileei gizartearen erronka berriei aurre egiten laguntzeko. Araba Ekinean-en edizio berria aurkeztu dute gaur, prentsaurreko batean, Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak —SPRI taldearen eta BIC Arabaren bitartez— eta Vital Fundazioak, ‘Emprende-topia. Explorando nuevos caminos’ lemarekin. Ekintzaileen figura erakutsi eta nabarmendu nahi dute lehiaketa sustatzen duten erakundeek, erronka berri horiek konpontzeko eta lurraldean aberastasuna sortzeko funtsezko eragile gisa; izan ere, ekintzaileak XXI. mendeko esploratzaile bihurtu dira, beren entzuteko eta gizartearen beharretatik gertu egoteko gaitasuna eta berrikuntza-gaitasuna tarteko, besteak beste, eta bide berriak urratzeaz arduratzen baitira, hazteko eta aberastasuna sortzeko modu berri bat sustatzeaz.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu