Foru Ogasunak Herri Dirubideen Euskal Kontseiluan joan den urrian egindako aurreikuspenak (2.444 milioi euro) gainditu zituen
Zergen bidez 2019ko ekitaldian baino 37 milioi euro gehiago bildu da
Partekatu berria
Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 20a. Arabako Foru Ogasunaren dirubilketa ia 2.487 milioi eurora iritsi da 2021ean; hau da, % 13,4 (294,6 milioi) igo da aurreko urtearekin alderatuta. Gainera, zenbateko hori 43 milioi euro handiagoa da Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren azken bileran, 2021eko urrikoan, egindako aurreikuspenak baino.