Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 10a. Arabako Foru Aldundiak 25,3 milioi euro baino gehiagorekin finantzatuko du 2022an gizarte zerbitzuen sarean integratutako hirugarren sektoreko erakundeek kudeatzen dituzten baliabide eta zerbitzuen mantentzea eta indartzea. 10.000 pertsona inguru artatzen dira erantzukizun publikoko zerbitzu horietan, adinekoen, desgaituen eta gaixotasun mentalen bat duten pertsonen, babesgabetasun egoeran dauden adingabeen eta beste pertsona zaurgarri batzuen eremuetan, eta baztertuta dauden pertsonen gizarteratzea eta enplegua ere sustatzen dira.
Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa