Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroak 22. Ramiro González Arabako ahaldun nagusiak hasiera eman dio gaur goizean Batzar Nagusietan foru diputatuen agerraldi-sortari, Arabako Lurralde Historikoaren 2022rako, sail bakoitzean, Aurrekontuen Foru Arauaren Proiektuaren berri emateko asmoz. Bere sailaren partiden barruan, Arabako agintari nagusiak bi inbertsio-planetara bideratuko diren 9 milioi euroak nabarmendu ditu: Aiaralderako plana eta Inbertsioen Erakunde arteko Plana, 2 eta 7 milioi euroko zenbatekoarekin, hurrenez hurren.
Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa