Ahaldun nagusiak eta Ogasun saileko diputatuak 2022rako kontuak azaldu dituzte gaur, gizarte-politikak berritzeko, proiektu estrategikoak abian jartzeko, trantsizio energetikoari heltzeko eta ekonomia eta enplegua sustatzeko
Kontu propioak 574,4 milioi eurokoak izan dira, aurreko urtean baino %8,9 gehiago
Inbertsioetara 135,3 milioi bideratuko dira, 500 milioi euroz doitutako 2022-2025 Planaren barruan
Toki entitateek 294,1 milioi euro izango dituzte, Araban historiako baldintzarik gabeko finantzazio-kopururik handiena. Arabar bakoitzeko eta urteko 890,66 euroko ratioa