logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru aldundiak konpentsazio ekonomiko berriak eta zenbateko handiagoak sortu ditu premia bereziak dituzten adingabeak hartzen dituzten familientzat


Ampliar

Zenbatekoen erreforma integralak modalitate guztietan igoera orokorra dakar

Batez ere, adinagatik, desgaitasunagatik edo jokabide arazoengatik egoera bereziak dituzten haurren eta nerabeen harrera espezializatua indartzen da

Partekatu berria
Gasteiz, 2021eko urriaren 21a. Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politiken Sailak abian jarri du babesgabetasun larrian dauden adingabeak hartzen dituzten familientzako konpentsazio ekonomikoen "erreforma integrala" eta zenbatekoen igoera orokorra, babes figura hori, hau da, harrera, aukeratzen duten familien "baldintzak hobetzeko". "Familia testuinguruetan bizi diren adingabeen kopurua handitzea lehentasunezkotzat jotzen dugu, Araban nagusi den egoitza harreraren aurrean", laburbildu du Emilio Sola Gizarte Politiken Saileko diputatuak urrian indarrean sartu den araudi berriaren aurkezpenean.

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]