Gasteiz, 2021eko urriaren 14a. Arabako Errioxa 2021eko mahats-bilketaren azken egunak igarotzen ari da. Kanpaina horrek 80 milioi kilo mahats baino gehiago utzi ditu Arabako upategietan. Ohikoa denez, Bastida da kanpainari amaiera eman ohi dion herrietako bat, eta bertara Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusia hurbildu da. Ramiro Gonzalez pozik agertu da mahats-bilketa ondo joan delako. Duela aste batzuk adierazi genuen iraila funtsezkoa izaten dela mahastiaren azken eboluziorako, eta, zorionez, ekaitz txikiak izan ditugu, eguzkiarekin, gau freskoekin eta aireztapenarekin batera. Adierazi duenez, inguruabar horiek ardo bikainen atarikoak izaten dira.
Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa