logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

“Mahats-bilketaren baldintzak oso onak izan dira, eta hori ardo bikainen ataria izaten da”


Ampliar

Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusia Bastidan izan da, Arabako Errioxan 80 milioi kilo mahats baino gehiago bildu dituen kanpainaren azken txanpari aurre egiteko

Foru Aldundiak ekoizpen kostuen azterketa bat egin du Arabako Errioxan, ustiategi tipo baten ekoizpen kostua 0,70 eta 0,80 €/ kg artean kokatzen duena

Partekatu berria
Gasteiz, 2021eko urriaren 14a. Arabako Errioxa 2021eko mahats-bilketaren azken egunak igarotzen ari da. Kanpaina horrek 80 milioi kilo mahats baino gehiago utzi ditu Arabako upategietan. Ohikoa denez, Bastida da kanpainari amaiera eman ohi dion herrietako bat, eta bertara Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusia hurbildu da. Ramiro Gonzalez pozik agertu da mahats-bilketa ondo joan delako. Duela aste batzuk adierazi genuen iraila funtsezkoa izaten dela mahastiaren azken eboluziorako, eta, zorionez, ekaitz txikiak izan ditugu, eguzkiarekin, gau freskoekin eta aireztapenarekin batera. Adierazi duenez, inguruabar horiek ardo bikainen atarikoak izaten dira.

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa

Áreas: [NEKAZARITZA] [Diputatu nagusia]