Gasteiz, 2021eko urriaren 1a. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak Bakardadeak izeneko Arabako lehen bakardade eskola aurkeztu du gaur goizean. Foru Aldundiak Laudioko Udalarekin lankidetzan sustatu du, eta Arabako gainerako udalerrietara zabaltzeko asmoa du. Ekimen hori beste aurrerapauso bat da nahi gabeko bakardadearen aurkako Arabako Araba a Punto Estrategian. “Bakardadeak apustu serioa da: eskolak sortuko ditugu bakardadea prebenitzeko, genero eta lurralde ikuspegiarekin, landa eremua kontuan hartuta, eta gizarte inplikazioarekin, gizarte eragileekin sareak osatuz”.
Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa