logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Araba Ekinean programako "Zure ideaiak balio du" lehiaketako 20 finalistek beren proiektuak aurkeztuko dituzte gaur Europa jauregian, Jon Beltran de Heredia arabar ekintzailearen parte hartzea izango duen ekitaldian


Ampliar

Aurtengo edizioa Araba Ekinean programako inoizko ediziorik jendetsuena izan da: 64 ekimen lehiatu dira, 2021ean baino 21 gehiago

Ekintzaileen, aholkularitza eta finantza erakundeen eta Business Angelsen arteko B2B topaketa ere egingo da, 16:00etan: aldebiko 80 bileratik gora izango dira Europa Jauregian

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 29a. “Zure ideiak balio du” lehiaketaren 2021eko edizioko 20 ideia finalisten aurkezpena gaur izango da, Europa Jauregian, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Ekimena Araba Ekinean urteko programaren barruan dago, eta Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak, Eusko Jaurlaritzak (SPRI taldearen eta BIC Arabaren bitartez) eta Vital Fundazioak bultzatzen dute. Ekintzaileek 5 minutu izango dituzte beren proiektuak erakusteko eta epaimahaia eta publikoa konbentzitzeko beren kategorian onenak direla. Azken erabakia datorren asteartean, urriaren 5ean, jakinaraziko da Ekin Day-n, Araba Ekinean programako ekitaldi nagusian. Publikoaren sari bereziaren irabazlea, ordea, gaurko ekitaldian parte hartzen dutenek aukeratuko dute bozketa bidez. Ekitaldian parte hartzea doakoa da, eta bertaratu nahi dutenek honako web orri honen bidez eman behar dute izena: www.alavaemprende.com. Araba Ekinean programaren “Zure ideiak balio du” XVII. lehiaketak parte hartze errekorra hautsi du 2021ean: lurraldeko ekintzaileek 64 proiektu aurkeztu dituzte, eta horien artean aukeratu ditu epaimahaiak hogei finalistak. Hamar sari banatuko dira, eta, guztira, 11.000 eurotik gora.

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa

Áreas: [EKONOMIA GARAPENA] [Lehen diputatu nagusiordea eta Ekonomia Garapenaren, Berrikuntza eta Demografia Erronka Saileko foru diputatua]