logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Ramiro Gonzálezek Foru Aldundiaren historiako inbertsio ahaleginik handiena iragarri du: “Arabaren eraldaketa bultzatzeko” 500 milioi euroko plana


Ampliar

Diputatu nagusiak politika orokorrari buruzko eztabaidan adierazi duenez, planaren bidez, inbertsioak egingo dira azpiegituretan, errepideetan, Arabaren eta administrazioen digitalizazioan, eta gizarte, ingurumen eta kultura proiektuetan, eta horrek “bultzada handia emango dio lurraldeko jarduera ekonomikoari”

“Duela urtebete susperraldia zen erronka; gogoz lan egitea da orain helburua, lurralde ekologikoagoa, digitalagoa eta bidezkoagoa eraikitzeko”, adierazi du Arabako agintari nagusiak

Partekatu berria
Gasteiz, 2021eko irailaren 27a. Ramiro González Arabako diputatu nagusiak gaur goizean iragarri duenez, Foru Aldundiak historiako “inbertsio proiekturik handiena” egingo du; izan ere, 2025era arte 500 milioi euro inbertituko ditu, eta horrek “bultzada handia emango dio lurraldeko jarduera ekonomikoari”. Horren bidez, Arabaren eraldaketa bultzatu nahi du foru gobernuak, eta azpiegiturak eta errepideak egin, eta gizarte, ingurumen eta kultura proiektuak gauzatu, eta, gainera, lurralde historikoa eta administrazioak digitalizatu. Arabako Batzar Nagusietako politika orokorrari buruzko eztabaidan, foru gobernuak azken urtean egindako kudeaketaren balantzea egiteaz gainera, datorren ikasturtean landuko dituen ildo nagusien eta proiektu esanguratsuenen berri eman du Ramiro Gonzálezek.

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa

Áreas: [Diputatu nagusia]