logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

CIC energiGUNE Europako hegoaldeko bateria solidoetarako prototipatuan erreferentzia bihurtzeko apustua egiten jarraituko du Foru Aldundiak


Ampliar

Arabako diputatu nagusiak iragarri duenez, Foru Aldundiak milioi bat euro bideratuko ditu 2021etik 2022ra energia biltegiratzean erreferentea den zentro horrek "industrializazio aurregune bat gara dezan, teknologia industriara transferitzea bizkortzeko"

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 13a. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak CIC energiGUNEren instalazioak bisitatu ditu gaur Arabako Parke Teknologikoan. Bertan, zentroko zuzendari nagusi Nuria Gisbertekin batera, gaur egun egiten ari diren lan-ildoak ezagutu ditu. Foru agintariak ikerketa zentro hori Araban izatearen garrantzia azpimarratu du; izan ere, "Gaur egun inork ez du zalantzan jartzen energia biltegiratzea Euskadiren lehiakortasunerako funtsezko elementuetako bat dela, eta arlo horretan oso garrantzitsua izaten ari da CIC energiGUNEren ekarpena". Horren ildotik, diputatu nagusiak iragarri du Foru Aldundiak horren alde egiten jarraituko duela, "Europa hegoaldearen erreferentzia" izan dadin.

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa

Áreas: [EKONOMIA GARAPENA] [Diputatu nagusia] [Lehen diputatu nagusiordea eta Ekonomia Garapenaren, Berrikuntza eta Demografia Erronka Saileko foru diputatua]