logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Kultura Sailak 11 jarduketa arkeologiko finantzatzen lagunduko du 2021ean, ia 300.000 eurorekin


Ampliar

2020an baino hiru jarduketa gehiago dira, eta haietako bat Mantible zubiaren azterlan arkeologikoa egitea da

Aurrekontuan 73.000 euroko gehikuntza izan da, eta inbertsiorik handiena Iruña Veleiakoa izango da oraingoan ere, 160.000 eurorekin

Horri gehitu behar zaizkio bisitatzeko moduko aztarnategiak garbitzeko eta mantentzeko 23.000 euroak

Partekatu berria
Gasteiz, 2021eko abuztuaren 25a. Ana del Valek zuzentzen duen Kultura eta Kirol Saila guztira 11 jarduketa arkeologikotan laguntzen ari da aurten, 2020an baino hiru gehiagotan. Haietako sei Foru Aldundiak berak sustatu eta finantzatzen ditu, eta beste bost arkeologoek sustatuak eta AFAk guztiz edo partzialki finantzatuak dira. Guztira 295.972,2 eurokoa da inbertsioa.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu

Áreas: [Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua]