logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak 924.000 euro bideratuko ditu gizartean bazterturik daudenak gizarteratzeko lurraldeko udalerrietan

Partekatu berria
Gasteiz, 2021eko abuztuaren 24a. Arabako Foru Aldundiak, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen (GOFE) bitartez, gizartean baztertuta dauden edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden lurraldeko pertsonak gizarteratzearen aldeko ekimenak bultzatzen jarraitzen du. Horiek horrela, Oinez proiektua kontratatzeko espediente berria onetsi du. Proiektu hori Europako Gizarte Funtsaren 2014-2020 Programa Operatiboak, “EGFk zure etorkizunean inbertitzen du” izenekoak, kofinantzatzen du. Lizitazio berriaren aurrekontua 924.000 eurokoa da.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu