logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

2020ko errenta kanpainak argi utzi du Arabako gizarteak aurrera egin duela bere digitalizazio prozesuan


Ampliar

Kanpainan zehar 40.000 BAK gako berri baino gehiago aktibatu dira, eta aurreko urtearekin alderatuta laukoiztu egin da Arabako ogasunaren Egoitza Elektronikoan egiaztatu, aldatu (hala badagokio) eta onartutako Rentafácil proposamenen kopurua

Aurkeztutako aitorpenen % 71 Arabako ogasuneko zerbitzuek egin dituzte. Gasteizko, Laudioko eta Guardiako bulegoetan ia 39.000 aitorpen egin dira aurrez aurre.

2020 Errenta kanpainaren balantzea / Balance de la Campaña de la Renta 2020 from Arabako Foru Aldundia on Vimeo.

Partekatu berria
Gasteiz, 2021eko abuztuaren 2a. Itziar Gonzalo Ogasun, Finantza eta Aurrekontuetako foru diputatuak gaur egindako prentsaurrekoan nabarmendu du zer balantze egin den 2020ko errenta kanpainaren gainean, Arabako gizarteak gero eta gehiago jotzen duela digitalizaziora foru ogasunarekin daukan harremanean eta zer ahalegin egin den COVID garaian gaitasun teknologikorik ez dutenei eta beren aitorpenak egiteko aurrez aurreko arreta behar dutenei arreta emateko.

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa

Áreas: [OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTUAK]