logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Ultra trail proba Euskadira eta Nafarroara itzuli da bi urte geroago, II. BUTS zirkuituko Gasteiz-Iruñea lasterketa antolatuta


Ampliar


Ampliar


Ampliar

Izurriteak sorrarazitako etenaldia amaitu da eta Arabako eta Nafarroako hiriburuak lotzen dituen lasterketa egingo da uztailaren 23tik 25era

II. Basque Ultra Trail Series zirkuituko bigarren lasterketak 130 kilometro eta 6.150 metroko desnibel positiboa izango ditu

Probak badakar berritasunik: BUTS TXIKI deritzon lasterketa, Andoin eta Antsoain artekoa, 75 kilometro eta 4.000 metroko desnibel positiboa dituena

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 15a. Pairatu dugun izurrite latzaren ziozko bi urteko etenaldiaren ondoren, ultra trail-eko lasterketak Euskadira eta Nafarroara itzuliko dira uztailaren 23, 24 eta 25ean, Gasteiz-Iruñea lotzen dituen II. Basque Ultra Trail Series (BUTS) zirkuituko bigarren proba puntuagarria egingo dela. Lasterkariak Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazatik irtengo dira uztailaren 23an, ostiralean, 22:00etan, eta parte-hartzaileek 33 orduko epea izango dute ibilbidea osatzeko (hau da, uztailaren 25eko edo igandeko 7:00ak arte). Litekeena da lehen lasterkaria Antsoaingo udaletxeko plazara iristea larunbat goizeko 13:30ak aldera.

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa

Jaitsi ezazu prentsa dosierra

Áreas: [KULTURA] [Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua]