logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Añanako Gatz Harana, Europako VALSIPAM proiektuko 9 bazkideetako bat


Ampliar

InterregSudoe Europako lurralde lankidetzarako programak VALSIPAM proiektua onetsi du bere laugarren deialdian, zeinaren helburua baita “Munduko Nekazaritza Ondarearen Sistema Garrantzitsuen (Sipam) eta Europako beste antzeko lurralde batzuen dinamizazio eta balorizazio turistiko jasangarria sustatzea”

Proiektuak Europan Sipam lurraldeen sare bat sortzearen alde egin du, sistema horiek desagertzeko arriskua murriztea ahalbidetuko duten irtenbide berritzaileetan oinarritutako eredu integral bat diseinatu, probatu eta ezartzeko

Partekatu berria
Gesaltza Añana, 2021eko martxoaren 25a. Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) adierazi du Añanako Gatz Harana dela Munduko Nekazaritza Ondarearen lehen Sistema Garrantzitsua (SIPAM) Europan. SIPAMak nekazaritza sistema berezi horiek babesteko eta haien etorkizuna bermatzeko tresna dira. Izan ere, sistema horiek gizarte, kultura, ekologia eta ekonomia zerbitzuak ematen dizkiote gizateriari. Hala ere, mehatxu handiak dituzte gaur egun, besteak beste: klima aldaketa, globalizazioa, produktu lehiakorragoak edo jarduerari uztea errentagarritasun txikiagatik (horrek despopulatzea dakar, eta biodibertsitatea eta ezagutza galtzea ere bai).

Prentsa ohar osoa jaitsi osoa