Omenaldia egin nahi die hasieratik, emakumeen lana industriarekin lotzen ez zen garaietan, plantillako kide izan ziren emakume guztiei
Ia-ia bat egiten du fabrika sortu zeneko 150. urteurrenarekin, eta 2021. urte guztian egongo da zabalik
Partekatu berria
Gasteiz, 2021eko martxoaren 24a. Gaur Bibat Museoa - Fournier Karta Museoan aurkeztu dira “Emakume kartagileak. Memoria bizia" erakusketa eta “La historia de las naiperas de Heraclio Fournier. Expresión de una memoria viva” argitalpena, Aritza Sáenz del Castillok egina.