Herritarrak kontzientziatu nahi ditu arkeologia ondasunak ateratzeko baimenik gabeko praktikarik ez egitearen garrantziaz
Liburuxka bat erantsi zaio, eskuliburu bat, objektu arkeologikoak ustekabean aurkituz gero zer egin behar den azaltzeko
Partekatu berria
Gasteiz, 2021eko martxoaren 11. Ana del Val foru diputatuak gaur aurkeztu ditu "Galdutako altxorraren bila. Kalte konponezina gure ondarearentzat" erakusketa, Bibat-Arkeologia Museoan dagoena, eta "Objektu arkeologikoak ustekabean aurkitzea. Zer egin behar dut?" izeneko eskuliburu formako liburuxka. Biak ala biak Kultura eta Kirol Sailaren mendeko Museo eta Arkeologia Zerbitzuak garatu ditu.