logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Guztira, egoitzetako 18 adineko dira koronabirusaren positibo

Partekatu berria
Gasteiz, 2021eko otsailaren 23a. Arabako adinekoentzako egoitzek emandako datuen azken eguneratzean, 18 koronabirusaren positibo erregistratu dira erabiltzaileen artean.

Gobernu Kontseiluaren ondoren egindako ohiko prentsaurrekoan, Ramiro González Arabako diputatu nagusiak ezagutzera eman du egoitzen egoera. Izan ere, covid-19aren positiboak dituzte hauek: 5 kasu positibo Roure eta 11 Iekora egoitza pribatuetan eta 1 Zabalbideko etxebizitza komunitarioan (Izarra), Ajuria foru egoitzan aktibo dagoen kasuaz gain.

Azken astean, 11 pertsonak gainditu dute covid-19a. Pandemiaren bigarren olatua hasi zenetik joan den udan, guztira 311 egoiliar sendatu dira gaixotasunetik.

Horrez gain, lurraldeko egoitzetako langileetako 28 lan bajan daude une honetan, bai kasu positiboak direlako, bai kutsatuekin berrogeialdian daudelako harreman estuak izan direlako.
Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]