logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Birusaren eragina 11 kasura murriztu da adinekoentzako egoitzen erabiltzaileen artean


Ampliar

Covid-19a zeukan pertsona bat hil da adinekoen egoitza batean

Partekatu berria
Gasteiz, 2021eko otsailaren 19a. Arabako egoitza zentroek emandako datuen azken eguneratzearen arabera, berriz ere nabarmen jaitsi da koronabirusa duten pertsonen kopurua lurraldeko adinekoentzako egoitzetan. Azken hamar egunotan, kutsatutako hiru pertsonatik bi sendatu egin dira, eta ez da agerraldi gehiago izan. Gaur egun, 11 kasu aktibo daude Arabako egoitzetan.

Azken egunotan, bederatzi erabiltzailek gainditu dute koronabirusa. Egoitza pribatu hauetakoak: Roure (5 pertsona sendatu dira), Yécora (2), Zabalbide etxebizitza komunitarioa (1) eta El Pilar egoitza. Azken horretan, gaixorik zegoen pertsona sendatu da eta, beraz, zentro horretan ez dago koronabirus kasurik.

Bestalde, covid-19ak jotako Sallurtegi (Agurain) foru egoitzako adineko erabiltzaile bat hil da.

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]