Current: Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Gasteizko Elizbarrutiak erabaki dute martxoaren 3ko Biktimen Oroimenezko Zentroa jartzea Zaramagako San Frantzisko Elizan
Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Gasteizko Elizbarrutiak erabaki dute martxoaren 3ko Biktimen Oroimenezko Zentroa jartzea Zaramagako San Frantzisko Elizan
Lekua kudeatuko duen fundazio bat sortzea sustatuko dute lau erakundeek
Gasteizko Elizbarrutiak San Frantzisko Asiskoaren eliza lagako du, 1976ko martxoaren 3ko gertaerak izan ziren lekua
2014tik ez da elizkizunik egin eliza horretan
Partekatu berria
Gasteiz, 2021eko otsailaren 18a. Gasteizko Zaramaga auzoan dagoen San Frantzisko Asiskoaren elizak hartuko du martxoaren 3ko Biktimen Oroimenezko Zentroa. Hala erabaki dute gaur goizean, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasuneko sailburuak, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak, eta Juan Carlos Elizalde Gasteizko Elizbarrutiko gotzainak.