logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

COVID-19aren eragina erdira murriztu da astebetean adinekoentzako egoitzen erabiltzaileen artean


Ampliar

Adineko bat hil da ospitalean egon den bitartean

Partekatu berria
Gasteiz, 20201eko otsailaren 16a. Egoitza zentroek emandako datuen azken eguneratzearen arabera, nabarmen jaitsi da koronabirusa duten pertsonen kopurua lurraldeko adinekoentzako egoitzetan. Azken astean, kasu positiboak erdira jaitsi dira. Bestalde, azken egunetan, Roure egoitzako erabiltzaile baten heriotza erregistratu da. Ospitaleratuta zegoela hil da.

Gobernu Kontseiluaren ondoren egindako ohiko prentsaurrekoan, Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzálezek ezagutzera eman du lurraldeko egoitzetako datuen azken eguneratzea. Guztira, 22 kasu positibo izan dira egoiliarren artean; zehazki, Ajuria egoitza publikoan 2 positibo eta Aguraingo Sallurtegi egoitza publikoan kasu 1, eta egoitza pribatuetan, aldiz, 9 kasu izan dira Rouren, 7 Yécora egoitzan, 1 El Pilar egoitzan, eta 2 kasu Zabalbideko etxebizitza komunitarioan (Izarra).

Pandemiaren bigarren olatua hasi zenetik joan den udan, guztira 300 egoiliar sendatu dira gaixotasunetik.

Horrez gain, lurraldeko egoitzetako langileetako 28 lan bajan daude une honetan, bai kasu positiboak direlako, bai kutsatuekin harreman estua izatearen ondorioz berrogeialdian daudelako.
Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]