Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 15a. Ramiro González Arabako diputatu nagusiak baieztatu ditu 2020ko zergabilketaren datuak, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak joan zen ostiralean egindako bilkuraren ondoren. Izan ere, zergatan bildutako kopuruak beherakada nabarmena izan du (% -10,5), pandemiaren ondorioz. Hala ere, urte itxiera urrian aurreikusitakoa baino hobea izan da, orduan %13,8ko beherakada izango zela uste baitzen. Datu hauek zuzeneko eragina dute Arabako toki erakundeen (udalen eta kuadrillen) baliabide erabilgarrietan, TEFFFen bitartez 9,2 milioi euro gehiago izango baitute.
Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa