logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Beste hamaika COVID-19 positibo egoiliarren artean

Partekatu berria
Gasteiz, 2021eko otsailaren 5a. Adinekoentzako egoitzen egoeraren azken eguneratzean, erabiltzaileen artean koronabiruseko beste hamaika kasu positibo erregistratu dira, guztiak zentro pribatuetan.. Haietako zortzi Iekora egoitzan erregistratu dira, izen bereko herrian, eta beste bi IMQ Igurcon. Halaber, beste positibo bat detektatu da Zabalbide etxebizitza komunitarioan (Izarra).

Era berean, azken egunetan, Ajuria foru egoitzako erabiltzaile batek gaixotasuna gainditu du.

Beste alde batetik, beste baheketa batek bost kasu positibo eman ditu, Etxebidea desgaitasuna duten pertsonentzako foru egoitzaren erabiltzaileen artean. Batek ere ez du sintomarik.
Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]