logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak kirolean eta federazioetan euskararen presentzia areagotzeko programa jarriko du martxan

Partekatu berria
Kirol Zerbitzuak elkarte eta federazioak gonbidatu ditu parte hartzera horrela egoeraren diagnostiko bat egiteko eta beharren araberako plan bat diseinatzeko

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 29a. Arabako Foru Aldundiaren Kirol eta Euskara zerbitzuek, Emun Aholkularitza Zerbitzuekin elkarlanean, abian jarri dute Arabako kirol-elkarte eta federazioetan euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko programa bat. Lanaren lehenengo zatia 2016ko irailetik abendura artekoa izan zen, eta hiru elkartek eta hiru federaziok hartu zuten parte. Aipatutako elkarte eta federazioetan euskararen egoera aztertzeko diagnostikoa egin zen, eta identifikatutako beharren araberako plan bana diseinatu. Horretarako, konpromiso zehatzak adostu ziren taldeetako kideekin, eta ondorengo hilabeteetan zereginen jarraipena egin zen.

Horretaz gain, hartutako neurriak gauzatzeko Emunen etengabeko aholkularitza jaso zuten talde guztiek. Helburu nagusia bulegoko langileengan, entrenatzaileengan eta horien koordinatzaileengan eragitea izan da, barne-harremanak ahaztu gabe, ematen duten zerbitzuan euskararen presentzia ziurtatzea lehentasuntzat hartuta. Urtearen amaieran, egitasmoaren balorazioa egin zen parte hartu zuten taldeekin eta Foru Aldundiarekin, eta aurrera begira egin daitekeenarekin batera, guztia txosten batean bildu zen.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: