logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

200 familia inguruk eskatu dituzte argibideak haurrak familian hartzeko programari buruz


Ampliar

Arabako familia harrerarako foru programak aparteko hitzaldiak eta prestakuntza lantegiak antolatu ditu, harrera familia izateko urratsak egiten jarraitu nahi duten pertsonentzat

Hurrengo informazio hitzaldiak urtarrilaren 18an eta otsailaren 15ean izango dira, eta izena eman beharra dago, edukiera mugak direla eta

Partekatu berria
Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 15a. 200 familia inguruk argibideak eskatu dituzte Arabako Foru Aldundiaren Familia Harrerako Programari (Paafa) buruz, 2020ko azken sei asteetan. Azaroaren 19an kanpaina bat jarri zen abian, babesgabetasun egoeran dauden haurrak eta nerabeak hartzeko konpromisoa hartuko duten familiak bilatzeko, eta haren ondoren etorri da erantzun hori. Kanpainaren aurkezpen ekitaldian, Emilio Sola Gizarte Politiken Saileko diputatuak premiazko modalitatea nabarmendu zuen, zeinaren xedea baita haurtxoek eta 6 urtera arteko haurrek “egoitza harrerako baliabide batean bizi beharrik ez izatea, beren bizi garapenaren une hain funtsezko batean, hau da, bizitzako lehen hilabete edo urteetan”.

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]