logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak bere gain hartuko du Agurain eta Gasteiz arteko autobus ibilbidearen kudeaketa


Ampliar

Nafarroako Gobernuarekin akordio bat itxi du, hura gauzatzeko

Ibilbide hori, aurreikuspenen arabera, 2022an zehar sartuko da Alavabuseko 5. linean

Blanca de la Peña: "Akordio horri esker, nabarmen hobetuko dugu Agurainen eta Arabako Lautadan bizi direnei eskaintzen zaien garraio publikoa”

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 14a. Arabako Foru Aldundiak akordio bat lortu du Nafarroako Gobernuarekin, Agurain eta Gasteiz arteko errepideko bidaiari trafikoaren kudeaketa bere gain hartzeko eta, horrela, Arabako laugarren udalerri populatuenean bizi direnei garraio publikoaren zerbitzua hobetzeko. Ibilbide hori, aurreikuspenen arabera, 2022. urtean sartuko da Alavabuseko Gasteiz/Dulantzi/Araia 5. linean, Iruñea eta Gasteiz arteko autobus bidezko konexioaren emakida berritzen denean.

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa