logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Martiodako dorreak argiztapen monumentala du dagoeneko


Ampliar


Ampliar

Ia 15.000 euroko inbertsioak dorrearen "erakargarritasuna areagotzea eta balioa nabarmentzea" lortu du

Partekatu berria
Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 11. Arabako Foru Aldundiko Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuak argiztapen monumentala jarri du Martiodako Hurtado de Mendoza dorrean.

Kultura eta Kirol Saileko diputatu Ana del Valen ustez, “argiztapen monumentalak Hurtado de Mendoza dorreak berez duen erakargarritasuna areagotzea lortu du eta lurraldeko ondasun kultural horren balioa nabarmendu du; izan ere, orain ikusi egingo dute gaueko paisaian bai errepidetik pasatzen diren bidaiariek, bai lekua ikustera etortzen direnek”.

14.995,53 euro inbertitu ditu Aldundiak guztira, eta Luminarias eléctricas del Norte SL enpresak egin ditu lanak.
Áreas: [Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua]