Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 8a. Azken egun hauetan, Arabako adinekoentzako beste egoitza-zentro bat gehitu zaio koronabirusik ez duten egoitzen zerrendari. Albertia Campus egoitza pribatua da, bertan zegoen positiboa dagoeneko sendatu baita. Hortaz, lurraldean egoitza bakar bat dago covid-19 gaixoak dituena.
Zehazki, Askartzako egoitza da. Une hauetan, 4 kasu positibo ditu, azken egun hauetan 6 egoiliar sendatu eta gero. Hori bai, esan behar da tamalez bertako egoiliar bat hil zela urtarril honen 6an.