Gasteiz, 2020ko abenduaren 30a. Arabako Foru Aldundiak, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen bitartez, Arabako Landa Eremuko Emakumeen Sareak antolatutako Etxezain programa garatzen lagunduko du. Programaren helburua da landa inguruneko emakumeei laneratzen laguntzea (zehazki, Aiaraldeko, Gorbeialdeko eta Arabako Lautadakoei). Emilio Solak, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuak, eta Leonor Sastrek eta Edurne Ibarrolak, Emakumeen Sareko presidenteak eta idazkariak, hurrenez hurren, bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena sinatu dute, zeinak 49.000 euroko zuzkidura baitu proiektu hori garatu ahal izateko.
Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu