logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Beste 13 positibori antzeman diete adineko pertsonentzako egoitza batean


Ampliar

Beste bi zentro birusetik aske gelditu dira

Partekatu berria
Gasteiz, 2020ko abenduaren 29a. Egoitza-zentroek emandako datuen azken eguneratzearen arabera, beste 13 koronabirus kasu positibori antzeman die erabiltzaileen artean Ascarza egoitza pribatuak.

Gobernu Kontseiluaren ondoren egindako ohiko prentsaurrekoan, Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzálezek ezagutzera eman du lurraldeko egoitzetako datuen azken eguneratzea. Guztira 17 kasu positibo izan dira egoiliarren artean, zehazki, egoitza pribatu hauetan: Ascarzan (13 positibo), Alto del Prado-Caser (2), IMQ Igurco (1) eta Albertia Campus (1).

Beste bi zentro birusetik aske gelditu dira: Yécora egoitza eta San Francisco Javier etxebizitza komunitarioa. Diputatu nagusiak gogorarazi du pandemiaren bigarren fase honetan, 254 egoiliar sendatu direla.

Horrez gain, lurraldeko egoitzetako langileetako 30 lan bajan daude une honetan, bai kasu positiboak direlako, bai kutsatuekin harreman estua izatearen ondorioz berrogeialdian daudelako.
Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]