logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak 61 lanpostuko enplegu publikoaren eskaintza onetsi du


Ampliar

Plaza gehien erizaintzako laguntzaile kategorian izango dira (51), ondoren daude gizarte lana (7), psikologia (2) eta errehabilitazio medikuntza (1)

Osasun egoerak horretarako aukera ematen badu, datorren urtean berriro ekingo zaie pandemia dela eta atzeratutako 2018ko eta 2019ko lan eskaintza publikoen lehenengo probei, aste honetan onetsitakoekin batera

Hiru urteko egutegia antolatu da enplegu publikoaren hiru eskaintzak gauzatzeko, datorren urtean 101 plazaren deialdiarekin hasita: gizarte laneko 42, 38 monitore plaza eta psikologiako 21

Partekatu berria
Gasteiz, 2020ko abenduren 28a. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE) 2020ko enplegu publikoaren eskaintza jarriko du abian, eta 61 plaza eskainiko ditu, lau kategoriatan banatuta. Horietatik 51 erizaintzako laguntzaileei dagozkie, 7 gizarte laneko profesionalei, 2 psikologiako langileei eta bat errehabilitazio medikuntzari. Horiek guztiak foru aldundiaren gizarte zerbitzuetako erabiltzaileei zuzeneko arreta ematen dieten profesionalei dagozkie. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak azken bost urteetan onetsi duen bosgarren enplegu eskaintza da.

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK] [Gizarte Politiken Saileko foru diputatua]