Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak gaur bisitatu du obra hau, zeina XVI. mendeko horma pinturaren multzo garrantzitsu eta osoenaren zati baita Arabako eraikin zibil batean. Zaharberrikuntza Zerbitzuak jauregiko horma multzoa berreskuratzeko urratsak egitea erabaki zuen, eta azterketaz, ikerketaz, lan metodologiaz eta lehen jarduketez arduratu zen, eta azken esku-hartzea lehiaketara atera zuen, eta 13.172 eurokoa izan da.