logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak mugikorretarako aplikazio bat abiarazi du, abeltzaintzako ustiategiei izapideak errazteko


Ampliar

Nekarabaren bidez, profesionalek hainbat gestio egin ahal izango dituzte, hala nola animalien erroldan altak eta bajak ematea, animaliak lekualdatzea, beren gailuetatik eta inongo bulegora joan beharrik gabe

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 26a. Arabako Foru Aldundiak aplikazio bat jarri du abeltzainen eskura, ustiategiek eguneroko jardunean egiten dituzten izapideak errazteko. Arabako Kalkulu Zentroaren, Nekazaritza Sailaren eta haziren arteko lankidetzari esker, sektoreko profesionalek Abeltzaintza Erroldaren Erregistro Ofizialerako sarbidea izango dute, beren ustiategiari buruzko errolda-datuak ikusteaz gain, harekin elkarreraginean aritzeko aukera izan dezaten, altak, bajak, animalien lekualdaketak eta dokumentuak emanez.

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa

Áreas: [NEKAZARITZA]