logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundia lankidetzan ari da Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Eusko Ikaskuntzarekin Arabako 424 biztanleguneen errealitatea ezagutzeko


Ampliar

Ekonomiaren Garapen, Berrikuntza eta Erronka demografikoa Sailak erronka demografikoari aurre egiteko Plan Estrategiko bat egiteko oinarriak ezarriko dituzten bi azterlan enkargatu ditu.

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 21a. Arabako Foru Aldundiak Arabako Lurralde Historikoaren errealitate demografikoa aztertzeko lanak eskatu dizkie Euskal Herriko Unibertsitateari eta Eusko Ikaskuntzari. Ekonomiaren Garapen, Berrikuntza eta Erronka demografikoa Sailak nahi du azterlan hau Plan Estrategikoaren oinarri izatea erronka demografikoari aurre egiteko.

"Egoeraren azterketa bat garatuko da zenbait azterlanen bidez, eta, horiei esker, 424 biztanleguneen errealitatearen irudia izango dugu, biztanleriaren kokapenari, bilakaerari eta etorkizunerako proiekzioari dagokienez", adierazi du Pilar Garcia de Salazar ahaldun nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka demografikoko diputatuak.

Prentsa Oharra

Áreas: [ERRONKA DEMOGRAFIKOA]